Urtarrilaren 7ra arte Soreasun ez da zine emanaldirik izango

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 21a

Gabon sasoian ez da zine emanaldirik izango Soreasu antzokian. Urtarrilaren 7an hasiko dira berriro, eta El editor de libros filma izango da ikusgai egun horretan, urtarrilaren 8an eta 9an. Hilaren 8an, gainera, haurrei zuzendutako Axel heroi txikia filma emango dute. Kulturaz kooperatiba Arrugas filma ematekoa zen hil honen 28an San Martin egoitzan, baina urtarrilaren 25era atzeratu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide