Olentzerok egin du Azpeitira lehen bisita

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 20a

Goizean Iraurgi Ikastetxera egin du bisita Olentzerok, eta, arratsaldean, berriz, Azpeitiko Ikastola Ikasberrira. Karmelo Etxegarai Ikastolara ostiral goizean joango da.

Urtero legez, Gabon aurretik iritsi da Olentzero herriko ikastetxeetara. Haurren gutunak eta eskariak jaso ditu gaur, asteartea, Iraurgi Ikastetxean eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Goizean Iraurgiko ikasle txikienekin izan da, eta arratsaldean, berriz, Ikasberrin. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraira ostiralean egingo du bisita Olentzerok. Hona hemen, Iraurgiko eta Ikasberriko argazki bilduma (Argazkiak: Eli Aizpuru): [flickr_set id="72157678075986425"] [flickr_set id="72157678076491245"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide