Iraurgi Saskibaloi Taldeak loteriaren dezimo kopuruarekin arazoak izan ditu

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 19a

Aldaketa batzuk egin dituzte, eta horren berri eman dute ohar bidez

Iraurgi Saskibaloi Taldeak Gabonetako loteriaren inguruan ohar bat helarazi du. 10 euroko boletoak saldu dituzte, eta boleto horietako bakoitzean 9 euro jokatzen dira loterian 72603, zenbakiarekin. Beste euro bat, berriz, klubari laguntzeko da. Loteria dezimo kopuruarekin arazoak izan dituzte, eta, "legeak agintzen duen bezala", Iraurgik jakinarazi du abenduaren 22ko Gabonetako loterian txartel bakoitzeko 5 euro 72603 zenbakiarekin jokatuko direla, eta beste 4 euro 33133 zenbakiarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide