Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga ariko dira kantuan Soreasu antzokian. Sarrerak aurrez salgai jarriko dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko taberna batzuetan.
Gaur izango da urtero egin ohi den Eusebio Eizmendi Txapelen omenezko bertso saioa. Azpeitiko Soreasu antzokian 22:00etan izango da Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako saioa, eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga ariko dira kantuan. Sarrerak aurrez salgai dira Azkoitiko Zurt eta Azpeitiko Orkatz nahiz Sanagustin tabernetan, 6 euroren trukean. Gaur, leihatilan, berriz, 8 euro ordaindu beharko da sarrera.