Ion Etxeberriak ezin izan du galdutako eta irabazitako hiruna finalen berdinketa modu positiboan hautsi. Iaz bezala, gaur ere txapelik gabe itzuliko da herrira azpeitiarra. Izan ere, Ezkurra II.arekin jokatu du Utergaren eta Endikaren aurkako Binakako Erremonte Txapelketako finala. Hernaniko Galarreta pilotalekuan izan da txapelketako azken lehia, eta 40 eta 30 galdu dute Ionek eta Ezkurra II.ak. Irabazlearen txapelik ez, baina Ionek jaso du txapelketako atzelari onenaren oroigarria.
Gaurkoa zazpigarren finala zuen Ionek. Zazpi horietatik lau galdu eta hiru irabazi ditu. 2014an irabazi zuen azkenekoz binakakoa, Ezkurrarekin. Aurretik, berriz, 2011n Zeberio II.arenarekin eta 2013an Utergarekin jantzi zuen txapela azpeitiarrak.