Giro ona izan da Azpeitiko Sanajuandegiko Azoka Herritiken

Uztarria.Eus 2016ko abenduaren 17a

Atzo eta gaur artean egin da Azoka Herritik

Azoka Herritik gaur goizean Sanjuandegin (Uztarria.eus) Umeentzako egitasmoekin, musikaz eta festa giroan abiatu zen atzo Sanjuandegiko Azoka Herritik, eta gaur goizean egin dute azoka nagusia, Jose Antonio Agirre plazan. Artisauak, baserritarrak, bigarren eskuko denda, herriko kooperazio taldeak edo Extremadurako jaki-edariak aukeran izan dituzte eguraldi ona lagun hara inguratu direnek. Argazki elkartekoen estudioan argazkiak ateratzeko ere atera dute tartea herritar askok eta, aurtengoari agur esateko, Metal Boskotearen musikak gozatu ditu azokaren azken uneak. IRUDIETAN Azoka Herritik Sanjuandegin

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide