2016ko Azpeitiko Kirolariak sarietan parte hartu duten kirolariak eta udal ordezkariak (Nerea Uranga/Hitza).
2016ko Azpeitiko Kirolariak sariak banatu dituzte gaur eguerdian Azpeitiko udaletxeko ganbaran. Urteko Azpeitiko kirolari onenen sariak
Mikel Larrañaga aizkolariak eta
Eneritz Larrañaga saskibaloiko jokalariak jaso dituzte. Urteko kirol-boluntarioa saria, berriz,
Joxe Mendizabalek.
Aurten herriko Kirol Sariak berritu egin dituzte. “Herritarren partaidetza areagotzeko eta emakumeen kirolari merezi duen ikusgarritasuna emateko” sariak berritzea erabaki dute Azpeitiko Udalak eta Kirol Mahaiak. Horrenbestez, norbanakoei edo taldeei zuzendutako hiru Kirol Sari banatu ditu aurten udalak: urteko gizon kirolariaren saria, urteko emakume kirolariaren saria eta urteko aipamen berezia boluntario lanetan aritu direnentzat.
Mikel Larrañaga Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari txapelduna izan da eta Euskal Herriko Lehen Mailako Txapelketan hirugarrena.
Eneritz Larrañaga Iraurgi Saskibaloi Taldeko jokalaria da eta Ameriketako Estatu Batuetako Miamiko Northeasten Oklahoma A&M College Unibertsitateko saskibaloi taldearen jokatzera joatea lortu du.
Joxe Mendizabali, berriz,
Lagun Onak Futbol Taldean urteetan egindako lanagatik eman diote kirol boluntario saria. "30 urte baino gehiago daramazki Azpeitiko futbolaren alde boluntario lanean: batzordean, epaile gisa, sarrerak saltzen...", azaldu dute sari banaketan.
Gainontzean, kirolez kirol, honakoak izan dira saria eta aipamena jaso dutenak:
- Gizonezkoetan:
- Ekain Uzkudun (Atletismoa, Xeye AT)
- Jorge Del Cid (Automobilismoa, Lagunartea Eskuderia)
- Ibon Guridi (Saskibaloia, Iraurgi SB)
- Julen Egiguren (Esku pilota, Ilunpe)
- Juan Karlos Arellako (Igeriketa, Izarraitz IE)
- Futboleko Espainiako Hirugarren Mailako Lagun Onak Taldea (Futbola, Lagun Onak FT)
- Iker Hidalgo (Boloak, Garmendipe Bolo Taldea)
- Jon Larrañaga (Karatea, Azpeitiko Karate Taldea)
- Mikel Berasategi (Txirrindularitza, Lagun Onak TE)
- Benigno Leon (Txirrindularitza, Lagun Onak TE)
- Iñaki Uranga (Xakea, Xaputarrak Xake Taldea)
- Erik Leon (Judoa, Kimura Judo Kluba)
- Iñaki Amubieta (Futbola, Ikasberri KE)
- Emakumezkoetan:
- Eneritz Aramendi (Atletismoa, Xeye AT)
- Nerea Odriozola (Automobilismoa, Lagunartea Eskuderia)
- Aiora Begiristain, Eva Astigarraga eta Maialen Aizpuru (Igeriketa, Izarraitz IE)
- Nerea Gurrutxaga (Karatea, Azpeitiko Karate Taldea)
- Nahia Odriozola (Gimnastika erritmikoa, Loreroki Gimnastika Kluba)
- Urteko kirol boluntarioa:
- Jabier Odriozola (Ilunpe)
- Joxemi Etxaniz (Iraurgi SB)
- Jon Marguello (Karate Taldea)
- Mane Garcia (Lagun Onak FT)
- Patxi Isasmendi (Xaputarrak Xake Taldea)
- Amaia Errasti (Kimura Judo Kluba)
[flickr_set id="72157676162029762"]