Zirko emanaldia izango da hilaren 23an Azpeitiko Gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 16a

19:00etan hasita, pailazoen, clownen, malabaristen, akrobaten eta abarren ikuskizunaz gozatu ahal izango da.

Emanaldia iragartzeko prestatu duten kartela. Hilaren 23an, ostirala, Hoi den/k zirkue! ikuskizuna izango da Azpeitiko Gaztetxean. 19:00etan hasita, pailazoen, clownen, malabaristen, akrobaten... emanaldiaz gozatu ahal izango da. Helduek hiru euro ordaindu beharko dute sarrera. Biltzen duten dirua okupazio proiektu bat bultzatzeko erabiliko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide