Preso diren ikasleen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 16a

Herriko ikastetxeetako dozenaka ikaslek egin dute kontzentrazioa, Azpeitiko sahiesbideko biribilgunean.

Biribilgunean egin dute elkarretaratzea. (Azpeitiko Ikasle Abertzaleak) Azpeitiko Ikasle Abertzaleakek deituta, dozenaka ikaslek elkarretaratzea egin dute gaur, ostirala, Azpeitiko sahiesbideko biribilgunean. Ikasle presoak klasera lelopean egin dute ikasle presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide