Altuna y Uria tartean den enpresa taldeak eraikiko du Zubietako erraustegia

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 16a, 12:26

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hilaren 27an jakinaraziko du zein enpresa taldek egingo dituen erraustegiaren lehen faseko lanak. Halere, zenbait hedabide aurreratu egin dira, eta jakinarazi dute kontratazio mahaiak Altuna y Uria tartean den enpresa taldeari esleitu dizkiola lanak.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, ACS taldeko Urbaser SAk, Construcciones Moyua SLk, Construcciones Murias SAk, LKS Ingenieria S.COOPek eta Altuna y Uriak aldi baterako osatu duten enpresa taldeak eraiki eta kudeatuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan egingo duen errauste plantaren lehen fasea. Lanen esleipena abenduaren 27an jakinaraziko du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK), baina zenbait komunikabidek aurreratu egin dute kontratazio mahaiaren erabakia. Urriaren 28an jakinarazi zuen aldundiak erraustegiaren lanak egiteko aurkeztu ziren hiru enpresa taldeak zeintzuk ziren. Bestalde, gaur, ostirala, hainbat herritarrek elkarretaratzea deitu dute Altuna y Uria enpresaren atarian, Loiolan. 18:30ean egingo dute protesta enpresaren bulegoen aurrean, Errausketarik ez! lelopean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide