Gabon jaialdia ospatuko dute bihar Iraurgi Ikastetxeko kideek

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 16a

Izarraitz pilotalekuan izango da, 17:00etan hasita. Jaialdiaren aurretik eta ondoren ikastetxeko abesbatza eta batukada kalez kale ibiliko dira.

Iraurgiko batukadako kideak iaz Erdikalean. Iraurgi Ikastetxekoek aurten ere Gabonen bueltan ospatuko dute urteko jaialdia. Bihar, zapatua, egingo dutr Izarraitz pilotalekuan, 17:00etan hasita. Festa giroa ez da frontoira mugatuko; izan ere, jaialdiaren aurretik eta ondoren ikastetxeko abesbatza eta batukada kalez kale ibiliko dira, Alde Zaharra girotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide