Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatetan eta igandeetan 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara izango da liburutegia zabalik. Ikasleentzat soilik izango da irekita.
Loiolako liburutegia zabalik izango da datozen asteburuetan. Azterketa garaia pasatu arte egongo da larunbatetan eta igandeetan irekita; hain zuzen, urtarrilaren 22a izango da asteburuetan zabalik egongo den azken eguna. Azken urteetako gisan, Azpeitiko Udalak eta liburutegiko ordezkariek akordioa egin dute. Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak dioenez, "ikasle askok dute Loiolako liburutegira ikastera joateko ohitura, eta azterketa garaian asteburuetan zabaltzeko eskaera egin dutenez, udalak eta santutegiak zerbitzu hori eskaintzeko ahalegina egin dugu".
Asteburutako ordutegia honako hau izango da: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 19:00etara. Liburutegiko arduradunek azaldu dute ikasgelak ikasleentzat bakarrik egongo direla zabalik. Beraz, ikerketa edo liburu eskaerak, astelehenetik ostiralera egin beharko dira. Liburutegira sartzeko bertako txartela beharko da, eta sarreran haren zenbakia idatzi behar da.