Erraustegiaren aurka elkarretaratzea deitu dute biharko, Altuna y Uria enpresaren atarian

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 15a

18:30ean hasita egingo dute kontzentrazioa Loiolan, enpresaren bulegoen aurrean. 'Errausketarik ez!' lelopean egingo dute hainbat herritarrek deitutako protesta.

Errausketarik ez! lelopean elkarretaratzea deitu dute hainbat herritarrek biharko. Altuna y Uria enpresak Loiolan dituen bulegoen aurrean egingo dute kontzentrazioa 18:30ean hasita. Altuna y Uria SA enpresa Zubietako hondakinak errausteko plantaren lehen fasearen eraikuntza eta kudeaketa lizitaziora aurkeztu da beste hainbat enpresekin, eta, hain zuzen, horregatik egingo dute elkarretaratzea haren bulegoen atarian. Azpeitiko Gaztetxeak herritarrak gonbidatu ditu elkarretaratzean parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide