Izarraitzeko bost igerilari Espainiako Absolutuen LX. Neguko Txapelketan izango dira

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 15a

Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga Sabadellen izango dira asteburuan.

Izarraitzeko igerilariak. (Izarraitz) Gipuzkoako bost igeri talde izango dira asteburuan Sabadellen (Katalunia), Espainiako Absolutuen LX. Neguko Txapelketan. Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteko bost igerilari ere bertan izango dira, Omar Urbieta entrenatzailearen gidaritzapean: Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga. Guztira, 570 bat igerilari ariko dira lehian bihartik igandera bitartean. Ainhoa Goenaga 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan ariko da. Oihana Goenagak, berriz, 100 metro estilo, 200 metro libre, 400 metro libre eta 100 metro libre probetan lehiatuko da. Maialen Sudupek 100 metro bizkar proban hartuko du parte, eta Maitane Goenagak 50 metro libre, 100 metro libre eta 100 metro bizkar probetan ariko da. Jone Goenagak, berriz, 4x200 metro libre erreleboetan hartuko du parte. Txapelketa Espainiako Federazioaren webgunean eskainiko du zuzenean, streaming bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide