Gaur, asteazkena, aukeratu dute materiala Binakako Erremonte Txapelketako finalean ariko diren pilotariek. Zapatuan izango da finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan, 17:00etan hasita. Ion Etxeberriak eta Ezkurra II.ak Uterga eta Endika izango dituzte aurrez aurre larunbatean. Azken horiek hautatu dituzte pilotak aurrena, eta ondoren aukeratu dituzte Ionek eta Ezkurra II.ak. Ionek azaldu duenez, txapelketan erabili dituzten piloten antzerakoak hautatu dituzte berak eta Ezkurra II.ak: "Orain arte erabilitako pilota berak hartu ditugu guk, baina Utergarenak eta Endikarenak desberdinak dira".
Hona hemen gaurko UROLA KOSTAKO HITZArako
Ion Etxeberriari egindako elkarrizketa.