Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak Quality Road Racen errekonozimentu gorena jaso du

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 13a

Datorren apirilaren 1ean jokatuko da Diego Garcia zenaren oroimenezko proba, eta gaur jakinarazi dute Donostiako maratoi erdia hurrengo egunean jokatuko dela.

Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdiak Quality Road Race errekonozimentua jaso du. Europako hainbat atletismo probek jasotzen duten errekonozimendua da hori, eta Azkoitia eta Azpeitia artean egiten den probak Quality Road Raceren barruko maila gorena eskuratu du; izan ere, izar bat eta hiru izar artean ematen dizkiete probei, eta Diego Garciaren oroimenezkoak hiru jaso ditu. Gainera, Espainaiko Atletismo Federazioaren arabera, Eukal Herriko maratoi erdirik onena da Azkoitia-Azpeitia. Datorren apirilaren 1ean jokatuko da XXIV. Azkoitia-Azpeitia proba. Gaur, asteartea, jakinarazi dutenez, Donostiako maratoi erdia hurrengo egunean, apirilaren 2an, jokatuko da. Aurreko edizioetan maiatzean jokatu izan da Gipuzkoako hiriburuko proba.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide