(Argazkia: Julene Frantzesena)
Eguraldia lagun ari dira ospatzen Santa Luzia eguna Azpeitiko Elosiaga auzoan. Dozenaka lagun bertaratu dira auzoko baselizan egin duten mezara, eta, ondoren, hamaiketakoa egin dute trikitilariek lagunduta. Sabelak bete ostean hasi da herri kirol erakustaldia. Martin Mendizabal eta Ion Unanue Goenatxo III.a aritu dira harri-jasotzen, eta Julen Alberdi Txikia IV. eta Mikel Larrañaga aritu dira aizkoran. 14:30ean erretiratuen bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, berriz, erromeria.
[flickr_set id="72157677692883956"]