Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak haurrei eta nerabeei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu Gabonetarako. Abenduaren 26an, 27an eta 28an izango dira egitasmoak Azpeitian eta Urrestillan, eta adinaren arabera banatuta.
Honako hauek diraegitasmoak:
- HH5 eta LH2 bitarteko haurrek abenduaren 26an eta 28an goizez egingo dituzte ekintzak, eta abenduaren 27an Txiki Parkera joango dira egun osorako.
- LH3 eta LH6 bitarteko haurrek ere abenduaren 26an eta 28an goizez egingo dituzte ekintzak, eta abenduaren 27an Txuri Urdinera joango dira eguna pasatzera.
- Nerabeeak, berriz, Bilboko Gabon Parkera joango dira abenduaren 27an, eta beste bi egunetan goiz ekintzak egingo dituzte. Abenduaren 28an, aldiz, bazkaria ere izango dute.
- Urrestillako haurrek bi goiz ekintza eta abenduaren 27an egun pasa izango dituzte.
Ekintzetan parte hartzeko izen-ematea zabalik da dagoeneko. Abenduaren 16a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna HH5 eta LH6 arteko haurrentzat, eta Gazte Informazio Bulegoan (GIB) egin beharko da izen-ematea. Nerabeek, berriz, Gaztelekuan eman beharko dute izena abenduaren 17ra artean. Egunean bertan ere eman ahalko dute izena.