Hedoi Etxarteren hitzaldia izango da asteazkenean, Azpeitiko Dinamoan

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 12a

Artea eta edukiontziak, kontsiderazio batzuk izenburupean, hitzaldia eskainiko du Hedoi Etxartek asteazkenean, 19:00etatik aurrera, Soreasuko Dinamoa sormen gunean. Solasaldian Jaron Rowanen Cultura libre de Estado liburuaz hitz egingo du Etxartek, eta, gainera, Jakin aldizkariaren azken zenbakirako idatzi duen artikuluarekin lotuko du bere jarduna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide