Ion Etxeberria (Azpeitia, 1983) erremontista 46. Binakako Erremonte Txapelketaren finala jokatuko du zapatu honetan, hilak 17, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Ezkurra II.arekin arituko da azpeitiarra, eta aurkari izango dituzte Uterga eta Endika.
Ez da binakako txapelketako lehen finala Etxeberriarentzat; izan ere, 2011n, 2013an eta 2014an irabazi zituen txapelketak azpeitiarrak, eta iaz finala galdu egin zuen.