Iban Ugartemendiak irabazi du apustua

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 11

Xabier Aranburu Guzta eta Iban Ugartemendia harri jasotzaileek desafioa jokatu dute eguerdian, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 200 kiloko harri errektangularra ahal bezain bestetan jaso behar zuten sei minutuko hiru tandatan. Lehen tandan hamarna aldiz altxa dute bi harrijasotzaileek; bigarren tandan, Ugartemendiak bederatzi altxaldi egin ditu eta zazpi Guztak; eta, hirugarrenean, zortzi Ugartemendiak eta bederatzi Guztak. Guzta hamargarren altxaldia egitera zihoan denbora amaitu denean. Altxa izan balu berdinduta geldituko ziren biak, baina, azkenean, justu-justu galdu du. Lehia estua izan da, beraz, azken unera arte. Euskal Herriko Federazioaren kontrolpean egingo dute apustua, eta 5.000 euro jokatu dituzte. Hona hemen proban hartutako irudi batzuk: (Argazkiak: Eli Aizpuru)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide