Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar kantu zaharren bazkaria izango da, Añota sagardotegian
Azpeitiko Elosiaga auzoan, Santa Luzia eguna ospatuko dute abenduaren 13an, datorren asteartean. 11:00etan suziriak botako dituzte festari hasiera emateko, eta, ondoren, meza izango da Santa Luzia baselizan, Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzekin eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzailearekin. Jarraian, kalejira egingo dute soinujoleekin Añota sagardotegira.
11:45ean hamaiketakoa izango da Añota sagardotegiaren atarian, bertsolariek eta trikitilariek lagunduta. Sebastian Lizaso eta Millan Telleria ariko dira bertsotan, eta Lidia eta Hitzeder arduratuko dira giroa musikaz alaitzeaz.
12:30ean, berriz, herri kirolen saioa izango da. Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño ariko dira aizkolari lanetan, eta Jon Unanue Goenatxo III.a eta Martin Mendizabal harri jasotzen.
Hori amaitzean, 14:30ean, erretiratuen bazkaria izango da, eta, arratsaldean zehar, erromeria egingo dute bertsolariekin eta soinujoleekin.
Egun handia asteartean izango den arren, bihar ere izango da zertaz gozatu. Kantu zaharren bazkaria egingo dute Añotan, 14:00etan hasita, Angel Mariezkurrenaren eskutik. Izena emateko, telefono honetara deitu behar da: 943-81 20 92.