Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musikak hartuko du asteburuan Azpeitia. Gaur, Olatz Zugastiren kontzertua izango da, 22:00etan, Soreasu antzokian. Bihar, berriz, reggae gaua izango da Sanagustinen, 22:00etatik aurrera. Hain zuzen, Revolutionary Brothers, Kilimanjahro eta Ghetto Fhya Soldiers taldeek joko dute. Igandean, berriz, Izaro eta Eraul ariko dira zuzenean Sanagustinen, 19:00etatik aurrera.