(Uztarria.eus)
Elkar-ekinek material bilketa egingo du datorren astean zehar, abenduaren 12tik 17ra, Sanjuandegiko lokalean, Gazte Informazio Bulegoan eta Elkargunean. Jakinarazi dutenez, "etxeetan soberan, baina ongi dagoen ahalik eta material gehien" bildu nahi dute. Bizikletak, jostailuak, etxetresna elektrikoak, liburuak, arropak... jaso nahi dituzte. Horretarako, bilketa berezia egingo dute.
Soreasuko elkargunean astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; ostiralean, 16:00etatik 20:00etara; eta larunbatean 10:00etatik 13:30era jasoko dute materiala, bai donazio bezala eta baita saltzeko ere. Sajuandegiko lokalean, berriz, astelehenetik ostegunera utzi ahalko da materiala, 18:00etatik 20:00etara, donazio moduan. Azkenik, Gazte Informazio Bulegoan bere ohiko ordutegian jasoko dute materiala. Han ere donazioak bakarrik egin ahalko dira.
Elkar-ekinek herritarrei "eskerrak" eman nahi dizkie "orain arte izandako jarreragatik". "Elkargunea bezalako proiektuak soilik herritar askoren ekarpenek egiten dituzte posible. Proiektuak indarrean jarraitu dezan beharrezkoa izango da aurrera begira ere ahalik eta herritar gehienen inplikazioa", azaldu dute.