Dantza jauzien bigarren saioa egingo dute igandean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 7a

Plazan egingo dute mutxikoen ikasturteko bigarren saioa 12:00etan hasita. Dantzak zabaltzea eta herritarrei gerturatzea da egitasmoaren helburua.

Duela bi urteko dantza jauzien saio bat. (Hitza) Abenduaren 10ean, igandea, 2016-2017 ikasturteko dantza jauzien bigarren saioa egingo dute Azpeitiko plazan. Laugarren urtez jarraian heldu diote egitasmoari, eta urrian hasi zituzten mutxikoen emanaldiak. Ohiturari jarraituz, hileko bigarren igandean egingo dute emanaldia. Azaroan, ordea, ez zuten saiorik egin Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Dantza Eskolako kideak Argentinako Euskal Astera joan zirelako, eta horregatik izango da abendukoa bigarren saioa. Antolatzaileek gogorarazi dute eguraldi txarra egiten badu Sanagustin kulturgunean izango dela saioa. Duela hiru urte ekin zioten mutxikoen proiektuari Azpeitian, eta dantza-jauziak zabaltzea eta herritarrengana gerturatzea da egitasmoaren helburua. Aurtengoan, Sahatsa Dantza Taldeak, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Kulturaz Kooperatibak elkarlanean antolatu dituzten mutxikoen saioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide