Xabier Aranburu 'Guzta'-k eta Iban Ugartemendiak desafioa jokatuko dute igandean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 7a, 15:09

Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izango da, 12:00etan hasita. 200 kiloko harri errektangularrarekin ariko dira sei minutuko hiru tandatan.

Guzta eta Ugartemendia. (Tolosaldeko Ataria) Xabier Aranburu Guzta eta Iban Ugartemendia harri jasotzaileek desafioa jokatuko dute igandean, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. 12:00etan hasiko dira harri jasotzaileak lanak egiten; 200 kiloko harri errektangularra ahal bezain bestetan jaso beharko dute sei minutuko hiru tandatan. Euskal Herriko Federazioaren kontrolpean egingo dute apustua, eta 5.000 euro jarri dituzte jokoan.
Urrestillako bizilagun Guztak bota zion desafioa Ugartemendiari, eta ekainaren 25ean iritsi ziren adostasunera Azpeitian. Hasieran bost minutuko hiru tandatan aritzea proposatu zion Guztak aurkariari, baina seiko hirutan egitea erdietsi zuten azkenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide