Duela urte batzuetako karroza, Azpeitian. (Nerea Uranga)
San Sebastian festetan, umeen danborradarekin batera, karroza izan ohi da protagonistetako bat Azpeitiko kaleetan. Karroza egiteko, proiektu lehiaketa zabaldu du aurten ere Azpeitiko Udalak. Eta lan hori egiteko aurtengo gaia da
Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena. Azaroaren 30a zen proiektuak aurkezteko epea, eta ez du inork parte hartu. Hori dela eta, udalak karroza enkargu bidez egitea erabaki du, "aurten ere karroza Azpeitiko kaleetan ibil dadin". Horretarako, azken urteetan karroza egin dute herritar desberdinekin bilduko da udala, eta enkargu bidez haiek egingo dute karroza.