Rodriguezen irudi hau aukeratu dute koparako. (Xanti Rodriguez)
Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978) argazkilariaren irudi bat hautatu dute Munduko Argazki Koparako (WPC). Azpeitiarrak Islandian ateratako argazkia aukeratu du Espainiako Argazkigintzako eta Irudigintzako Profesionalen Federazioak (FEPFI), eta Espainiako taldean izango da beste 16 argazkilarirekin batera.
Munduko Argazki Kopako epaimahaiak datorren urtarrilaren 9an jakinaraziko du zein talde igaroko diren finalera, Texasen (AEB) egingo duten ekitaldi batean.
Ez da azpeitiarraren irudi bat Munduko Argazki Koparako aukeratzen duten lehen aldia; izan ere, 2013an ere Rodriguezen
Alizia irudia hautatu zuten.