Sutea izan da bart Aratzerrekako pinudi batean

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 4a, 08:35

Zuhaitz bat tentsio handiko sare baten gainera erori da haize boladen ondorioz, eta pinudiak su hartu du.

Sua Aratzerrekako pinudi batean. (Euskadiko suhiltzaileak) Bart gauean sutea izan da Azpeitiko Aratzerreka auzoan. 23:30ak aldean piztu zen sua pinudi batean, mendian. Suhiltzaileen arabera, zuhaitz bat tentsio handiko sare baten gainera erori da haize boladen ondorioz, eta pinudiak su hartu du. Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira sutearen tokira, eta haizeak lanak zaildu badizkie ere, goizaldeko 05:00ak alderako lortu dute sua itzaltzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide