Abenduaren 16an eta 17an Azoka Herritik egingo dute Sanjuandegin

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 3a

Azoka Herritiken antolatzaileak. (Azoka Herritik) Abenduaren 16an eta 17an egingo dute Azoka Herritik Sanjuandegin. Kontsumo arduratsuaz bizi lelopean, egitarau oparoa antolatu dute. Hona hemen, egitaraua: Abenduak 16, ostirala. 17:30ean plazatarrak egitasmoa. 18:00etan ipuin-kontaketa saioa Txiki-Txoko ludotekan, 3 eta 4 urteko haurrentzat. 19:00etan tritikilariekin eta alboka-jotzaileekin kalejira. 19:00etan pintxo-poteoa auzoko tabernetan. 22:00etan Ane Juradoren eta Xabier Arrietaren kontzertua. Abenduak 17, zapatua. 10:00etatik aurrera artisauen, baserritarren, bigarren eskuko materialaren, herriko taldeen eta jakien postuak izango dira Jose Antonio Agirre plazan. 11:30ean material berrerabilgarrien tailerra, musika tresnak egiteko eta kaleak apaintzeko. Ludotekan izango da. 11:00etan argazki estudioa, Jose Antonio Agirre plazako kioskoan. 13:30ean Metal Boskotearen kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide