Gazte Mugimenduaren Topaketetan bildutako ondorioak partekatzen ari dira

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 3a

  Gaur bukatuko dituzte Azpeitiko Gazte Mugimenduaren topaketak, baina amaierara iritsi izanagatik ere, egun osorako egitaraua prestatu dute. 11:00etan elkartu dira gazteak plazan, eta asteotan landutako eta hausnartutako gaien inguruko ondorioak aurkeztu dituzte. Gero, bazkaria egingo dute Gaztetxean, eta 21:00etan kontzertuak izango dira plazako arkupeetan. Azaroaren 12an hasi zituzten Azpeitiko Ernaik antolatutako topaketak, eta lau gai landu dituzte: aisialdi eredua, feminismoa, etxebizitza eta hezkuntza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide