Alternatibak eraikitzeko prest

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko abenduaren 2a

Ia hilabete eztabaidatzen eta hausnartzen aritu ostean, bihar aurkeztuko dituzte Azpeitiko Gazte Mugimenduaren topaketetako batzarretan bildu dituzten ondorioak. Jardunaldiei amaiera emateko egun osorako egitaraua prestatu dute, eta "egungo sistemaren aurrean" alternatibak eraikitzeko gogoz dauden gazteak biharko jardunaldian parte hartzera animatu nahi dituzte.

Onintza Valverde eta Erik Aznal, Azpeitiko Ernaiko kideak. (Uztarria.eus) Iritsi dira amaierara Azpeitiko Gazte Mugimenduaren topaketak, eta bihar, abenduak 3, aurkeztuko dituzte asteetan zehar egin dituzten hausnarketen ondorioak. Azaroaren 12an eman zioten hasiera Azpeitiko Ernaik antolatutako topaketei, eta asteetan zehar lau lan ildo jorratuko dituzte: aisialdi eredua, feminismoa, etxebizitza eta hezkuntza. Lan lerro horietan atera dituzten ondorioak aurkeztuko dituzte bihar, eta Valverdek adierazi duenez, "biharkoa ez da amaiera bat, hasiera bat baizik". Izan ere, biharko prestatu duten egitaraua "gazteek aurrera begira zer egin eta zer eraiki nahi duten" elkarbanatzeko momentua izango dela esan du Onintza Valverde Ernaiko kideak. Valverdek azaldu duenez, "gazteak burujabe izateko eta bizitzako esparruetan pixkanaka gazte boterea eraikitzen joateko beharra ikusten zen, eta ideia horren bueltan, Ernaik hausnarketa prozesu bat hasi zuen iazko abenduan Euskal Herrian". Valverderen hitzetan, hausnarketa horren helburua da "egungo sistema kapitalista heteropatriarkalari erantzuteko alternatibak sortzea". Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide