(Haritz Etxeberria)
Gaur, osteguna, eman diote hasiera saneloiei Azpeitiko Landeta auzoan. Auzo bazkaria egin dute auzokideak Landeta jatetxean, eta bertsolariekin eta trikitilariekin solasean ibili dira. Behin bazkaria amaituta kalejira egin dute. Horrez gain, 21:30ean hasiko da VIII. Mus Txapelketa azkarra, Mendizabal erretegian. Parte hartu nahi dutenek izena 20:30ean eman beharko dute.
Hona hemen gainontzeko egunetako egitaraua:
-Abenduak 2, ostirala
21:00. Txerri boda, Landeta jatetxean. Trikitilariekin eta bertsolariekin: Asier Txibilter eta Aitor?Salegi.
-Abenduak 3, larunbata
09:30. BTT lasterketa eta hamaiketakoa. Erreka Bike aurretik irtenda.
Goiz guztian zehar, ganadu erakusketa eta baserriko produktuen azoka eta gazta eta sagardo dastaketa.
14:00. BTTko bertso bazkaria, Bordatxo tabernan. Trikitilariekin eta bertsolariekin:
Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberria.
16:30. Ibilgailu Klasikoen inguruko Argazki Rallya. Argazki rallyko irabazleak sari bezala Mendizabal jatetxean afaria jasoko du.
-Abenduak4, igandea
10:00. Meza auzoan hil direnen alde, Sierbatan.
12:00. Lopene ganadutegiko zezen txikiak
13:00. Herri kirolak. Aizkora apustua: 20 kanaerdiko txanda librean. Aizkolariak: Joseba Otaegi, Oihan Larretxea Mikel Larrañaga eta Eneko Otañoren kontra. Martin Mendizabalen marka saiakera: 150 kiloko kubikoa hiru minutuko tanda batean. Harrijasotzaileak: Jon Unanue Goenatxo III.a, Elias Perez eta Xabier Lizarralde. Trikitilariak eta Beñat Lizaso eta Ministro bertsolariak.