Testuak aurkez daitezke Irudhitzen lehiaketara

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 1a

Gehienez 100 hitz izan ditzakete testuek, eta testu onenaren egileak 150 euro eskuratuko ditu.

Abenduaren 16a izango da Uztarria Komunikazio taldeak, Kultur Mahaiak eta Argazki Elkarteak elkarlanean antolatutako Irudhitzen lehiaketara testuak aurkezteko azken eguna. 2017ko egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratu dituzte, eta, orain, irudi horiei hitzak jartzeko txanda da. Gehienez 100 hitz izan ditzakete testuek, eta testu onenaren egileak 150 euro eskuratuko ditu. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bost argazkiri jarri ahalko dizkio hitzak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide