Astelehenean egingo da azoka, datorren astean

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 1a

Asteartea jai eguna delako egin dute aldaketa. Abenduko feria, berriz, hileko bigarren asteazkenean egingo da, hirugarrengoa Santo Tomas eguna da-eta.

Datorren astean, asteartearen ordez astelehenean egingo da azoka Azpeitian. Hau da, hilaren 6an egin beharrean, abenduaren 5ean egingo dute. Asteartea jai eguna dela-eta egin dute aldaketa. Horrez gain, hileko hirugarren asteazkenean egin ohi den feria ere egunez aldatuko dute abenduan. Hain zuzen ere, hilaren 14an, bigarren asteazkenean, egingo dute abenduko feria. Aldaketa hori, hirugarren asteazkena Santo Tomas eguna delako egin dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide