II. Txakur Krosa egingo dute Sanjuandegin, abenduaren 11n

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 1a

Bi proba egongo dira. 10:00etan 3,4 kilometroko lasterketa laburra hasiko da, eta 11:00etan lasterketa luzea izango da, 6,7 kilometrokoa. Izena 'rockthesport.com' webgunean eman daiteke.

Abenduaren 11n, igandea, Azpeitiko II. Txakur Krosa izango da Sanjuandegi auzoan. Luzapenaren arabera, bi proba egongo dira, eta biak Sanjuandegiko plazatik abiatuko dira. Hain zuzen ere, lasterketa laburra eta luzea egongo dira. Laburra 10:00etan izango da, eta 3,4 kilometroko ibilbidea izango du. Luzea, berriz, 11:00etan hasiko da, eta 6,7 kilometro egin beharko dituzte parte hartzaileek. Dagoenerako izena eman daiteke II. Txakur Kroserako, rockthesport.com webgunean. Izen-ematea abenduaren 9a arte egongo da zabalik, eta 15 euro ordaindu beharko dira parte hartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide