Josu Labaka Uemako lehendakariaren iritzia: 'Botila hautsi baino lehen'

Urola Kostako Hitza 2016ko abe. 1a, 09:53

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatetik beti aipatu izan dugu euskara batzen gaituen zubia dela. Ikasten eta hitz egiten den hizkuntza bakoitza baita zubia. Ikasten eta hitz egiten ez den hizkuntza bakoitza amildegia den era berean. Are gehiago, hizkuntza bat baino gehiago ofiziala den lurraldean. Euskaraz gara, esaten dugu udalerri euskaldunok. Zerbait bagara eta izango baldin bagara, euskaraz garela eta izango garela gogoratuz. Euskara da gure marka. Euskara da gure kolorea. Euskara da bereizten gaituena. Euskara da munduari begiratzeko daukagun leihoa, eta munduari egiten diogun ekarpena. Munduari gure hitzetik ematen diogun argia. Horregatik, ederra da aurten inoiz baino eragile gehiagok bat egin izana Euskararen Egunaren inguruko adierazpenarekin, bai EAEn eta baita Nafarroan ere. Ederra da euskara batzen gaituen zubia dela gogoraraztea eta, beraz, euskara lau haizetara zabaltzeko askotariko erakunde publikoak eta euskalgintzako eragile asko batera agertzea, denok euskararen alde. Udalerri Euskaldunon Mankomunitatetik, ordea, gogoratu egin nahi dugu erakunde publikook ere dugun ardura euskararen normalizazioan eta biziberritzean. Euskaraz egin nahi eta ezin bada, ez baitago normalizaziorik, ez inolako biziberritzerik. Eta euskaraz egin nahi eta egin ahal izateko, baldintza egokiak sortu behar ditugu. Irakurri iritzi artikulua osorik, Berria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide