Makibarreko autobus geltokia egokitzeko lanak urrian hasi zituzten. (Ihintza Elustondo)
Datorren astelehenan, hilak 5,
Azpeitia eta Nuarbe artean egindako autobus geltoki berriak martxan jarriko dira. Hain zuzen ere, UK04 autobus linearen ibilbidean egin dituzte geltoki berriak, eta joan-etorrikoak dira. Horietako lehenak, Jai-Alai jatetxearen eta Arimar enpresaren atarietan jarri dituzte; bigarrenak, Makibar baserrien atarietan daude; eta azkenak, Uresaundi eta Atzaran baserrian atarietan eraiki dituzte.
Bestalde, datorren asteburuan
San Eloi festak ospatuko dituzte Azpeitiko Landeta auzoan, eta, horren harira, Atxubiaga kalego Landeta geltokia ezeztatu egingo dute. Haren partez, Landeta hiribidean geldituko da Beizama eta Azpeitia lotzen dituen autobus zerbitzua. Hain zuzen ere, abenduaren 2tik, ostirala, abenduaren 4ra, igandea, izango du eragina aldaketa horrek.