Ingurugiro Etxeko berogailu sistema aldatzen ari direla eta, joan den
uztailean inauguratu zuten Xaguxatar parkearen zati bat itxita dago. Geotermia sistema ari dira ezartzen museoko berogailu sisteman, eta, horregatik, parkeko sarreraren eskuinetarako zatia itxita eta hesiz inguratuta dago. Horrenbestez, lanerako materialak-eta parkearen gune horretan jarri dituztenez, ez dago erabilgarri parkearen zati hori.