Nikolas Segurolak omenaldi beroa jaso zuen Arantzazun, haren inguruko liburuaren aurkezpenean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 30a

Nikolas Segurola Iñaki Muruarekin. (Goiena.eus) Nikolas Segurola, fraide, artzain eta bertsolari liburua aurkeztu zuten joan den igandean Arantzazun. Matxinbentakoaren fraide, artzain eta bertsolari alderdiak jaso dituzte liburu batean Iñaki Beristainek, Xabier Euzkitzek eta Eduardo Urartek. Jende ugari izan zen aurkezpen ekitaldian; aurpegi ezagun asko ere bai. Goiena.eus-en irakur daitezke aurkezpenaren kronika-eta. Argazkiak eta bideoak ere jarri dituzte ikusgai atari horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide