Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Landeta auzoan bihartik igandera bitartean dituzte festak. Auzoko jai batzordean jende gaztea sartu da, eta jaietarako ekitaldi berriak prestatu dituzte
Urteroko ekitaldiak mantenduz eta berriak gehituz osatu dute Azpeitiko Landeta auzoan aurtengo San Eloi festetako egitaraua.
Mahaiaren bueltako auzotarren afariak eta bazkariak egingo dituzte aurten ere. Hori horrela, bihar, San Eloi egunez, auzo bazkariarekin hasiko dituzte festak. Ordutik igandera bitartean jai giroa izango dute auzoan.
Zapaturako antolatu dituzte bi ekitaldi berri. Mendiko bizikleta irteeraz gainera, ganadu feria eta baserriko produktuen azoka antolatu dituzte goiz osoan zehar. Bertan, gazta pintxoak jateko aukera egongo da, sagardoarekin lagunduta. Horrez gain, arratsaldean Ibilgailu Klasikoen inguruko Argazki Rallya egingo dute. «Festa batzordean jende berria sartu da, eta haiek proposamen berriak egin dituzte», azaldu du Landetako festa batzordeko Haritz Etxeberria Ministrok.
Igandean, herri kirolak
Herri kiroletako erakustaldia antolatu dute iganderako, eta, horren barruan, aizkorako erronka jokatuko dute, binaka, lau aizkolarik. Martin Mendizabal landetarrak, berriz, harri jasotzen du jarri du erronka; 150 kiloko kubikoarekin ariko da.
Hona hemen festetako egitaraua:
-Bihar, abenduak 114:30. Auzo bazkaria, Landeta jatetxean. Bertsolari eta trikitilariekin.
Ondoren, kalejira.
21:30. VIII. Mus Txapelketa azkarra, Mendizabal erretegian. Parte hartzeko izena 20:30ean eman behar da.
-Abenduak 2, ostirala21:00. Txerri boda, Landeta jatetxean. Trikitilariekin eta bertsolariekin: Asier Txibilter eta Aitor?Salegi.
-Abenduak 3, larunbata09:30. BTT lasterketa eta hamaiketakoa. Erreka Bike aurretik irtenda.
Goiz guztian zehar, ganadu erakusketa eta baserriko produktuen azoka eta gazta eta sagardo dastaketa.
14:00. BTTko bertso bazkaria, Bordatxo tabernan. Trikitilariekin eta bertsolariekin:
Jon Gurrutxaga eta Oier Etxeberria.
16:30. Ibilgailu Klasikoen inguruko Argazki Rallya. Argazki rallyko irabazleak sari bezala Mendizabal jatetxean afaria jasoko du.
-Abenduak4, igandea10:00. Meza auzoan hil direnen alde, Sierbatan.
12:00. Lopene ganadutegiko zezen txikiak
13:00. Herri kirolak. Aizkora apustua: 20 kanaerdiko txanda librean. Aizkolariak: Joseba Otaegi, Oihan Larretxea Mikel Larrañaga eta Eneko Otañoren kontra. Martin Mendizabalen marka saiakera: 150 kiloko kubikoa hiru minutuko tanda batean. Harrijasotzaileak: Jon Unanue Goenatxo III.a, Elias Perez eta Xabier Lizarralde. Trikitilariak eta Beñat Lizaso eta Ministro bertsolariak.