Larunbatean, abenduaren 3an, hasi eta abenduaren 11ra bitartean tren zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoan. Diesel eta lurrun trenek hainbat joan-etorri egingo dituzte egun horietan, Azpeitia eta Lasao artean. Ibilbidearen iraupena 45 minutukoa izango da eta 6 euro ordaindu beharko da trenerako eta museorako sarrera.
Hona hemen, egutegia egunez egun:
Abenduak 3, larunbata.
Diesel trena museotik aterako da 12:30ean eta 17:00etan.
Abenduak 4, 6 eta 8.
Diesel trena museotik aterako da 12:30ean.
Abenduak 10.
Diesel trena museotik aterako da 12:30ean eta 17:00etan.
Abenduak 11.
Diesel trena museotik aterako da 11:00etan eta 12:00etan. Lurrun trena, berriz, 13:00etan abiatuko da.