Azaro hasieran ireki zuten Soreasuko Dinamoa sormen gunea, eta ordutik, ekitaldi desberdinak ari dira eskaintzen bertan. Horren harira, aste honetan bi emanaldi izango dira bihar, asteazkena, eta etzi, osteguna.
Bihar,
Bertsoa deseraikitzen saioa egingo dute 19:00etan Amerts Arzallusek eta Unai Iturriagak, Inaxio Usarraldek gidatuta. Azaldu dutenez, bertsorik faltako ez den arren, ez da bertso saio arrunta izango. Hain zuzen ere, hitzetatik, irudietatik,... bertsoa nondik datorkien azalduko dute.
Ostegunean, berriz,
Inharrak proiektuaren sormen prozesua aurkeztuko dute, 20:30ean hasita. Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean egindak sorkuntza beka jaso zuen Inharrak taldeak, eta irudiz, musikaz eta hitzez ostatutako ikus-entzunezko laburrak sortzen ari dira ordutik. Egoitz Arruti, Eider Bereziartua eta Iraia Bereziartua izango dira Dinamoan proiektuaren nondik norakoak aurkezten.