Pasa den larunbatean, hilak 26, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako
Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallyko irabazleei sariak banatu zizkieten, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzako aretoan .
Hilaren 6an egin zuten rallya, eta pasa den astean eman zituzten irabazleen izenak. Hain zuzen ere, Igor Froilan izan zen garailea, eta Juan Mari Ibarzabal eta Maider Odriozola izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Hiru lehenak kontuan izan gabe, Mikel Cagigal izan zen lehen azpeitiarra.
Larunbatean, sari banaketa egin aurretik, lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi zituzten.
(Argazkiak: Azpeitiko Argazki Elkartea)
Irabazleak sariarekin