10 bitxiak saria jaso du Kimu Bat paisajismo enpresak

Urola Kostako Hitza 2016ko aza. 28a, 11:24

Urolako merkataritza-bulegoek eta Gipuzkoako Bazkundeak eman zituzten sariak, eta hamar erakunde saritu zituzten. "Balio azpimarragarriak eta prestigioa transmititzen" dutelako nabarmendu dituzte.

Saria jaso zuten enpresetako ordezkariak. (Kimu Bat) Ostiralean, azaroak 25, Urolako merkataritza-bulegoek eta Gipuzkoako Bazkundeak 10 bitxiak sariak banatu zituzten, XXIV. Gipuzkoako Merkataritza Enpresaren sari-banaketan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako eskualde bakoitzeko enpresa banari eman zien sari hori, eta Urolako eskualdean Azpeitiko Kimu Bat paisajismo enpresa saritu zuten. "Balio azpimarragarriak eta prestigioa transmititzen" dituztelako nabarmendu zituzten horiek guztiak. 25. urteurrena ospatzen ari da aurten Kimu Bat enpresa, eta horren harira, berritasun asko egin ditu bere instalazioetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide