Manuel Gorriti bigarren sailkatu da Gironako artzain txakur lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 28a

Matxinbentako Pello Segurolak bosgarren postua eskuratu du

Manuel Gorriti. Azaroaren 26an eta 27an, Torroella de Montgri herrian, 623. San Andres feria ospatu dute, Gironako (Herrialde Katalanak) zaharrenetakoa. Azken urteetan jai horretan tarte garrantzitsua izan du artzain txakur lehiaketak. Bertan parte hartzen duten artzainak eta txakurrak Espainian denboraldi honetan saririk onenak lortutakoak izaten dira, eta Frantziako ordezkariak ere joaten dira. Aurtengoa XXV. edizioa izan da, "zilarrezko lehiaketa". Hori dela eta, joan den larunbatean, omenaldia egin zitzaien urte horietan izandako txapeldunei. Zerrenda horretan bada Euskal Herriko ordezkaririk. Besteak beste, 2003an Pello Pagadizabal aiarrak irabazi zuen Txuti txakurrarekin, eta 2011n, Pello Segurola matxinbentarrak eta Artzaik. Igandean 11:00etan hasi zen artzain txakurren lehiaketa. Giro lainotsua izan zen hasieratik, eta ekitaldiak etenaldia ere izan zuen euri jasagatik. Eskualdeko artzainen artean, Aizarnazabalgo Manuel Gorriti izan zen onena –bigarren postua eskuratu zuen–. Matxinbentako Pello Segurola, berriz, bosgarren sailkatu zen. Hona hemen sailkapena: 1. Jordi Muxach eta Sendy. 2015eko Torroella de Montgriko txapelduna. 85 puntu. 2. Manuel Gorriti, Aizarnazabalgoa, eta Argi. Arraza libreko Euskal Herriko txapelduna. 84 puntu. 3. Antonio Casona eta Sua. Gipuzkoako ABCT Ligan Espainiako txapelketarako eta Mediterraneoko Openean sailkatua. 83 puntu. 4. Miquel Adrover eta Xusco. Castellar de n´Hugeko txapelduna. 5. Pello Segurola, Mantxinbentakoa, eta Argi. Arraza libreko Gipuzkoako txapelduna. 6. Patricia Gisquet eta Impact Jim. Frantziako Txapelketan sailkatua. 7. Fréderic Grime eta Shrek. Border Collie lehiaketa berezia. 8. Jose Mari Pleguezuelo eta King. Catalunyako txapelduna

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide