Baigera Jubilatuen Elkarteak amaiera eman dio
Jubilatuen eta Pentsiodunen asteari, gaur, aurten 90 urte bete edo betetzear dauden herritarrak omenduaz. Hogeita hamairu azpeitiar izan dira aurten omendutakoak, eta horietatik hamabi joan dira Kiruri jatetxera bazkaltzera. Omendutako bakoitzaren familia izan da omenaldian, eta horiez gain, Baigerako kideak eta Udaleko hainbat ordezkari izan dira.Guztira ehun pertsona inguru izan dira bazkaltzen.
Bazkal ostean dantzariak izan dira Kirurin, eta ondoren, omendutako bakoitzak makila berezi bat jaso du alkatearen eskutik.
[flickr_set id="72157675803381930"]