Andoni Sudupe azpeitiarra hirugarren izan da Gipuzkoako maratoi txapelketan

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 27a

2 ordu 35 minutu eta 32 segundo behar izan ditu ibilbidea gauzatzeko donostian.

(Xeye Atletismo taldea) Xeye taldeko Andoni Sudupe azpeitiarra hirugarren izan da Gipuzkoako maratoi txapelketan. Donostiako maratoiarekin batera izan da Gipuzkoako txapelketa, hau da, maratoi berean izan dira bi lasterketak. Azpeitiarrak 2 ordu, 35 minutu eta 32 segundo behar izan ditu 42,195 kilometroak egiteko. Hain zuzen ere, lehen gipuzkoarra baino lau minutu eta 28 segundo gehiago behar izan ditu. Aldiz, maratoiko irabazlea Oseas Kiprono Maiyo izan da, eta 2 ordu eta 11 minutu eta 43 segundo behar izan ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide