Asier Cuevasek ezin izan du 100 kilometroko munduko lasterketa amaitu

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 27a

Hanketan kalanbreak izan ditu Azpeitiko bizilagunak, eta karrera utzi behar izan du 25. kilometro inguruan. Tatsuya Itagaki japoniarra izan da probako irabazle, eta ordura arteko marka hautsi du.

[caption id="attachment_312581" align="aligncenter" width="300"]Cuevas iazko txapelketan. (Gerhard Kotman) Cuevas iazko txapelketan. (Gerhard Kotman)[/caption] Asier Cuevas (Eibar, 1973) Azpeitiko bizilagunak ezin izan du 100 kilometroko munduko proban amaitu. Los Alcazaresen (Murtzia, Espainia) jokatu da txapelketa, eta Cuevasek hanketan izan dituen kalanbreen erruz karrera utzi behar izan du. 25. kilometro inguruan utzi behar izan du lasterketa. Ezin izan dio, beraz, iaz lortutako bigarren postuari heldu. Ibon Esparza donostiarra ere ez da helmugara iritsi. Tatsuya Itagaki japoniarra izan da probako irabazle 6:18:22 denborarekin eta,horri esker, aurretik 100 kilometrotan zegoen marka hautsi du.  Bigarrena Bongmusa Mthembu sudafrikarra izan da 6:18:22 denborarekin, eta metara hirugarren iritsi den lasterkaria Patrick Reagan estatu batuarra izan da 6:35:42 denborarekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide