Dozenaka lagun elkartu dira plazan, emakumeenganako indarkeria salatzeko. (Julene Frantzesena)
Gaur, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna, hainbat mobilizazio egin dituzte eskualdeko herrietan. Ikastetxeetan eta herrietako plazetan nahiz kaleetan emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzea eskatu dute. Azpeitian, esaterako, 19:30ean hasi da Emakumeen Mahaiak deitutako elkarretaratzea plazan.
Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu lelopean bildu dira dozenaka lagun.
Goizean, berriz, herriko ikasleek egin dute kontzentrazioa Sanjuandegiko biribilgunean. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko eta Urola ikastolako ikasleek,
Ez gara hiltzen, erailak izaten gara lelopean egin dute bilkura. Han ere dozenaka ikasle elkartu dira emakumeen aurkako indarkeriarekin bukatzea eskatzeko.
Horrez gain, hileko azken ostirala denez, Sarek deitutako elkarretaratzean egin dute dozenaka herritarrek. Egun seinalatua izaki,
Emakume presoak etxera! lelopean egin dute protesta.
Sarek deitutako elkarretaratzeko irudia. (Julene Frantzesena)